73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Osasun kontseilariak otsailaren 10ean emandako 13/2003 Foru Aginduarena. Agindu horrek Sortzetiko Metabolopatiak Garaiz Atzemateko Programa berrantolatzen du.

Akats bat baitago Sortzetiko Metabolopatiak Garaiz Atzemateko Programa berrantolatzeko Osasun kontseilariak emandako 13/2003 Foru Aginduan (apirilaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 45. zk.), hona hemen egin beharreko zuzenketa:

6. artikuluan, honako hau ageri den tokian:

_Nafarroako Ospitaleko Analisi Klinikoetako Laborategiko fakultatibo bat, erietxeko zuzendariak izendatua.

Honela esan behar du:

_Nafarroako Ospitaleko Biokimika Klinikoaren Zerbitzuko fakultatibo bat.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren bostean._Osasun Departamentuko idazkari teknikoa, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: C3130273