73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

Ondasun higiezinen gaineko bahitura eginbidearen jakinarazpena

Ezin izan da jakinarazi 2002ko azaroaren 15eko bahitura eginbidea, geroago azaltzen dena, Posta Zerbitzuaren bidez 2002ko abenduaren 2an eta 2003ko urtarrilaren 3an jakinarazten saiatu arren, agiria itzuli egin baitzen; banaketako langileak ondoko ohar hau jarri zuen: "ezezaguna". Hori guztia espedientean ageri da. Hortaz, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Iruñeko Udaletxeko iragarki oholean argitara eman da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

"Bahitura eginbidea: Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketaren Erregelamendu Orokorrak agindutakoari jarraikiz, premiamenduzko espediente administratiboaren bidez kobratu nahi diren zorrak zordunari jakinarazi zaizkio. Ordaindu ez direnez, espediente horretan emandako Probidentziak agindu bezala, bahitutzat jotzen dira ondoren azaltzen diren ondasun higiezinak, aipatzen diren zor eta kontzeptuen ordainean: a) Zorduna: Miguel Moreno Purroy jauna, 015800952 IFZ/NANa duena. Helbidea: Emilio Arrieta kalea, 11-7.a, Iruña (Nafarroa). b) Erreferentzia: 14.599/ABA espedientea._c) Zorrak: 6.385,71 euro, gehi 1.277 euro korrituetarako behin-behinekoz kalkulatuak eta 1.000 euro prozedura kostuetarako._d) Kontzeptuak: 1996, 1997 eta 1999ko PFEZ (5754852-8, 5948188-9, 7918373-5 eta 79188374-3 erreferentziak)._e) Bahitzen diren ondasun higiezinak: Deskribapena: Erregistrokoa: bakarra: 25.086. finkaren 1/2 zatiezina Iruñeko 1. Jabetza Erregistroko 928. liburukia, 477. liburua, 205. orria. Hiri-finka: Barkazioko Gurutzea kaleko hogeita hamabost zenbakia duen etxeko laugarren oineko etxebizitza, A motakoa, Iruñean. Eremu eraikia ehun eta hogei metro eta berrogeita hamalau dezimetro koadrokoa da, eta eremu erabilgarria laurogeita bederatzi metro eta hogeita hamabost dezimetro koadrokoa. Eranskin gisa ehun eta hogeita bost zenbakia duen aparkatokia eta laurogeita hiru zenbakiko trastegela dagozkio. Titulartasuna: Erdi zatiezin bat Miguel Moreno Purroy jaunaren izenean dago, izaera pribatiboan, eta beste erdi zatiezina María Amaya Acaz Vidarte andrearen izenean, izaera pribatiboan hori ere, salerosketa tituluaren bidez. Jabetza Erregistroan bahituraren aurreneurrizko idaztoharra eginen da, Nafarroako Foru Komunitatearen alde. Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketaren Erregelamenduko 113.2 artikuluari jarraikiz, jakinaraz bekie eginbide hau zordunari, haren ezkontideari, hirugarren edukitzaileei eta hartzekodun hipotekarioei; Erregelamendu bereko 114.2 artikuluari jarraikiz, luza bekio dagokion manamendua erregistratzaile jaunari, egin bitez beharrezkoak diren jarduketak eta igor bekio espediente hau, dagokion unean, Dirubilketa Zerbitzuko zuzendariari, bahituriko ondasunen besterentzea baimen dezan."

Oharra: Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearen 99. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen zaio zordunari ireki zaion espedientean agertu behar duela, berak edo bere ordezkariak; iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamar egunen buruan interesatua agertu ez bada, prozedura amaitu arteko eginbide guztiak jakinarazitzat joko dira, agertzeko duen eskubidea galarazi gabe.

Errekurtsoak: Dirubilketako egintzen kontra, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Dirubilketa Zerbitzuari zuzendurik, edo erreklamazio ekonomiko-administratiboa, epe berean, Nafarroako Foru Komunitateko Auzitegi Ekonomiko-Administratiboari zuzendurik.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita bederatzian._Derrigorrezko Dirubilketako atalburua, Javier Ezpeleta Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: A0304557