73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak,

Aditzera ematen du: Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Lan Harremanen Atalean 54/2003 espedientea tramitatzen ari dela, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak Cono Navarro de Sistemas, S.L. enpresaren gainean egindako arau-hauste aktari buruzkoa (588/2002 zk.). Espediente horri loturik, Ebazpen bat eman zen 2003ko apirilaren 9an. Haren xedapen zatiak hitzez hitz honela dio:

1. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak 588/2002 arau-hauste aktari buruz eginiko zehapen proposamena berrestea eta Cono Navarro de Sistemas, S.L. enpresari mila eta zazpiehun euroko (1.700,00 euroko) zehapena jartzea.

2. Ebazpen hau interesatuei jakinarazi bekie eta, horrekin batera, adierazi gora jotzeko helegitea paratzeko eskubidea dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legean adierazitako modua eta bidea erabiliz.

Paratutako zehapena bide administratiboan irmoa izan ondoko hilabeteko epean ordaindu beharko du. Epe horretan ordaintzen ez badu, besterik gabe premiamendu bidez ordainaraziko zaio.

Eta aipatutako enpresa, Cono Navarro de Sistemas, S.L., hondarreko helbidea Iruñean zuena, Luis Morondo kaleko 4an, 3. bulegoan, gaur egun toki ezezagunean dagoenez, ediktu honen bidez haren legezko ordezkariari jakinarazten zaio aipatu Ebazpena, eta ohartarazten zaio eskuragai dituela Lan Harremanen Atalean (Iruñeko Tomás Caballero parkeko 1ean) haren kopia bat eta dagokion ordain-agiria, Nafarroako Gobernuaren aldekoa, behar diren ondorioetarako.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita zortzian._Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0304497