73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Ingurumen arloko Baimen Osatuaren eta Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioaren eskabidea, Granja Cuartochico, S.L.k egina.

Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruzko irailaren 30eko 1131/88 Errege Dekretuko 15. artikuluan eta Kutsaduraren aurkako aurreneurri eta kontrol osatuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeko 16. artikuluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela, hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetan (Iruñeko Alondegi kaleko 1eko lehen oinean), bulego orduetan, jarduera horretan interesa dutenek, aztertu ondoren, epe horretan bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten.

Espedientea: 0967 Ebazpena, Ingurumen zuzendari nagusiak emana.

Eskatzailea: Granja Cuartochico, S.L.

Jarduera: zerriak gizentzeko ustiategia.

Tokia: Cuartochico alderdia, 4. poligonoa, 1555. lurzatia (Cadreita).

Udalerria: Cadreita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeian._Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Alberto Otamendi Saldise.

Iragarkiaren kodea: A0305510