73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Barne zuzendari nagusiak martxoaren 17an emandako 418/2003 Ebazpenaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/2003 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Beraz, ediktu honen bidez beteko da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa:

"418/2003 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Barne zuzendari nagusiak emana, Mikel Zabaleta Aramburu jaunari (N.A.N. 18.211.724), Leitzako Elbarren karrikako 55ean dagoen "Gaztañaga" ostatuaren titularra den aldetik, 602 euroko zehapena ezartzen diona, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia hausteagatik.

Leitzako Guardia Zibilak salaketa igorri zuen eta, haren arabera, 2002ko abuztuaren 26an, 00:30ean, Leitzako Elbarren karrikako 55ean dagoen "Gaztañaga" ostatuan ikuskapena egitera joanik erreparatu zuten derrigorrezko erreklamazio liburu edo orririk ez zegoela. Horren guztiaren ondorioz, Barne zuzendari nagusiak, irailaren 6ko 1635/2002 Ebazpenaren bidez, zehapen prozedura ireki zuen Mikel Zabaleta Aramburu jaunaren aurka, Leitzako "Gaztañaga" ostatuaren titularra baita, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia hautsi zuelakoan

Ebazpen hori jakinarazten saiatuta, ezin izan da egin. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarririko legezko tramiteei lotuz, Lege hartako 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedaturikoarekin bat, espedientea irekitzeko egintzaren ediktua jakinarazi zen, 2002ko 141. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 22an, argitaratuz eta Leitzako Herriko Etxeko iragarki oholean jendaurrean paratuz.

Karguen plegua jakinarazita alegazioak aurkeztu ziren eta, haien arabera, espedientearen instruktoreak ebazpen proposamena egin zuen 2003ko otsailaren 5ean. Proposamen haren arabera, frogatutzat jotzen diren gertaerak ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 8.2.d) artikuluan ezarritakoaren kontrako arau-hauste larria dira (aipatu foru legearen 23.10 artikulua). Salatuari 602 euroko zehapena ezartzea proposatu da, lege horren 26.2 artikuluari jarraikiz.

Ebazpen proposamen honi espedientatuak alegazioak aurkezten dizkio eta, funtsean, honako hau adierazten du:

a) Tramite aldian egindako deskarguak errepikatzen ditu eta errugabetasun-presuntzioaren printzipioa alegatzen du.

b) Eskatzen du agerrarazteko: parte hartu zuen indarra, tabernan edaten ari ziren pertsonen nortasun datuak eman ditzan, eta Mikel Zabaleta Aramendia, egindako deskarguak frogatu ditzan.

c) Proposatutako zehapena baliorik gabe uzteko eskatzen du.

Espedientatuak egin dituen alegazioak, tramite aldian egindako deskarguak hitzez hitz errepikatzen dituztenak, direla eta, ebazpen proposamenean ezarritako arrazoiak berak ere errepikatzen dira.

Eskatutako agerpenei dagokienez, ez dira komenigarri jotzen, salaketa aktaren iuris tantum presuntzioaren indarra ahultzeko ez baitute garrantzirik eta salaketa egin zuten funtzionarioak agintaritzat hartzen dira.

Horrenbestez, eta salaketaren egunean, 2002ko abuztuaren 26an, 00:30ean, Guardia Zibilak eskatzean "Gaztañaga" ostatuan derrigorrezko erreklamazio orririk ez zegoela frogatu baita, ikuskizun publikoei eta josteta jarduerei buruzko martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 8.2.d) artikuan xedatutakoaren arau-haustea izan dela berretsi da, eta Foru Lege horren 23.10 artikuluak dioenaren arabera, arau-hauste hori larria da.

Ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Legearen 27. artikuluko 2. idatz-zatiak dioenarekin bat (abenduaren 10eko 26/2001 Foru Legeak aldatua), eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urriaren 13ko 204/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Mikel Zabaleta Aramburu jaunari, 18.211.724 NANa duenari, Leitzako Elbarren karrikako 55ean dagoen "Gaztañaga" izeneko ostatuaren titularra den aldetik, 602 euroko zehapena ezartzea, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia hausteagatik.

2. Isuna edozein banku edo aurrezki kutxatan ordaindu beharko du, Barne Zuzendaritza Nagusiko bulegoan (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2an, 31002 posta kodea) eskuratzen ahal duen ordainketa gutun baten bidez.

3. Ebazpen honen berri Mikel Zabaleta Aramburu jaunari ematea eta adieraztea haren kontra gora jotzeko helegitea jar dezakeela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamazazpian._Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren.

Iragarkiaren kodea: A0303963