73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

652/2003 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana. Haren bitartez agintzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak 2003ko martxoaren 11n hartutako erabakia, Vianako Udal Plana, Udalak berak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak, 2003ko martxoaren 11ko erabakiaren bitartez, behin betiko onespena eman zion Vianako Udal Planari, baina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzekotan baldintza bat ezarri zuen, hots, erabaki hartan adierazitako zehaztapenak jasotzen dituen Testu Bategina aurkeztea.

Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko erabaki hori argitaratzea.

Horrenbestez, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak 2003ko martxoaren 11n hartutako erabakia, Vianako Udal Plana, Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

2. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Udal Planaren kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Ebazpen hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau Vianako Udalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeian._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

E R A N S K I N A

ERABAKIA, 2003ko martxoaren 11koa, Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak hartua, Vianako Udal Plana, Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Vianako Udalak, Udal Plana aurkeztu zuen 2002ko abuztuaren 28an, behin betikoz onets zedin.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak proposatu du Plana behin betikoz onetsia izan dadila, baina Erabaki honen xedapen zatian ageri diren zehaztapenak eginda.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/19494 Foru Legeko 289 e) artikuluarekin eta Nafarroako Lurraldearen Antolamenduko Batzordearen antolakuntza eta funtzionamendua arautzen dituen azaroaren 14ko 224/1994 Foru Dekretuko 2. artikuluarekin bat,

ERABAKI DU:

1. Behin betikoz onestea Vianako Udal Plana; onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko, beharrezkoa da honako zehaztapen lotzaile hauek jasotzen dituen testu bategina aurkeztea:

A._Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak 2003-02-13an emandako txostenaren zehaztapenak eranstea.

B._Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak 2003-02-14an emandako txostenaren zehaztapenak eranstea.

C._Ebroko Ur Konfederazioak 2003-02-04an emandako txostenaren zehaztapenak eranstea.

D._Aurreikusitako bide sistema orokorren (BSO 1, 2, 5, 6, 7, 8, 9,10 eta 11) araubidea definitzea, bai eta haiek garatzeko epea ere.

E._Udal planean etxebizitza-edukieraren ehuneko hamabosta babes ofizialeko etxebizitzak egiteko erabil dadin behar diren zehaztapen guztiak eranstea.

F._Lurzoru urbanizagarriko SI3, SI4 eta SI5 industri sektoreak plan partzialen bidez garatuko dira.

2. Aditzera ematea Erabaki honen kontra zilegi dela gora jotzeko errekurtsoa jartzea Nafarroako Gobernuari zuzendua, Erabakia jakinarazi, edo, kasua bada, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluek agintzen dutenaren arabera; edo bestela Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan aurkatu daiteke zuzenean, Erabakia jakinarazi, edo, kasua bada, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 46. artikuluak agintzen duenaren arabera.

3. Erabaki hau Vianako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamaikan._Lurraldearen Antolamenduko Batzordeko idazkaria, Jesús Ascunce Elizaga.

Iragarkiaren kodea: A0305366