73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

AKATS ZUZENKETA, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak martxoren 10ean emandako 122/2003 Foru Aginduan. Haren bidez 2003. urtean Nafarroako Unibertsitateen III. Udako Ikastaroak egiteari buruz Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, Iruñeko Udalak eta Caja Navarra Fundazioak sinaturiko Lankidetza Hitzarmenaren testua onetsi zen.

Foru agindu hori 2003ko 41. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 2an.

Honela dioen tokian:

"_Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aldetik, José López Guzmán jauna, Unibertsitate Hedapenerako errektoreordea.

_Nafarroako Unibertsitatearen aldetik, Manuel Casado Velarde jauna, Irakasleen errektoreordea."

Honela esan behar du:

"_Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aldetik, Juan Franco Pueyo jauna, Erakundeekiko eta Nazioarteko Harremanen errektoreordea.

_Nafarroako Unibertsitatearen aldetik, José López Guzmán jauna, Unibertsitate Hedapenerako errektoreordea."

Iragarkiaren kodea: A0304379