73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

681/2003 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gutxitu Fisikoen Koordinadoraren egoitza handitzeko proiektua eta obra horiek lehiaketa irekiaren bidez kontratatu eta egiteko espedientea onesten dituena.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuak lizitaziorako dei egiten du, Nafarroako Gutxitu Fisikoen Koordinadoraren egoitza handitzeko obrak kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Xedea: Nafarroako Gutxitu Fisikoen Koordinadoraren egoitza handitzeko obrak.

_Esleipena: lehiaketa publiko irekia.

_Hasierako prezioa: ehun eta hirurogeita hemeretzi mila bederatziehun eta laurogeita hamar euro eta zentimo bat (179.990,01), B.E.Z. barne.

_Egiteko epea: hiru hilabete.

_Kontratisten sailkapena: C taldea, d) kategoria.

_Aurkezpena: iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 26 egun naturaleko epean.

_Agiriak: jatorrizkoak nahiz kopia kautotuak aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizateko Departamentuko erregistroan (Yanguas y Miranda, 27, behea, 31003 Iruña).

Administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguak interesatuen eskura daude, goian aipatu den helbidean eta internet-eko helbide honetan: http://www.cfnavarra.es/dgbs/obras/concursos.htm.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: uztailaren 18an, 12:00etan, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Zuzendaritza Nagusian (Yanguas y Miranda, 27, behea, 31003 Iruña).

Errekurtsoa: Administrazio klausulen pleguak onesten dituen Ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren bostean._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri zuzendari nagusia, José Luis Alli Fernández.

Iragarkiaren kodea: A0305054