73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

678/2003 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri zuzendari nagusiak emana, Iruñeko Balorazio Zentro Oinarrizkoan klimatizazioa instalatzeko proiektua eta obra horiek lehiaketa irekiaren bidez kontratatzeko espedientea onesten dituena.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuak lizitaziorako dei egiten du, Iruñeko Balorazio Zentro Oinarrizkoan klimatizazioa instalatzeko obrak kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Xedea: Iruñeko Balorazio Zentro Oinarrizkoan klimatizazioa instalatzeko obrak.

_Esleipena: lehiaketa publiko irekia.

_Hasierako prezioa: berrehun eta bost mila, laurehun eta hirurogeita bi euro eta hamabi zentimo (205.462,12), BEZa barne.

_Egiteko epea: lau hilabete.

_Kontratisten sailkapena: J taldea, 2. azpitaldea, d) kategoria.

_Aurkezpena: iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 26 egun naturaleko epean.

_Agiriak: jatorrizkoak nahiz kopia kautotuak aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizateko Departamentuko erregistroan (Yanguas y Miranda, 27, behea, 31003 Iruña).

Administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguak interesatuen eskura daude, goian aipatu den helbidean eta internet-eko helbide honetan: http://www.cfnavarra.es/dgbs/obras/concursos.htm.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: uztailaren 18an, 12:00etan, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Zuzendaritza Nagusian (Yanguas y Miranda, 27, behea, 31003 Iruña).

Errekurtsoa: Administrazio klausulen pleguak onesten dituen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita zortzian._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri zuzendari nagusia, José Luis Alli Fernández.

Iragarkiaren kodea: A0304494