I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
733/2003 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Vianako Printzea Espezialitate Zentrorako ekografo bat erosteko kontratua adjudikatzen duena (OB1/2003 lehiaketa).
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da apirilaren 8ko 733/2003 Ebazpenaren bidez kontratu hau adjudikatu dela:
_Kontratuaren xedea: Vianako Printzea Espezialitate Zentrorako ekografo bat erostea (OB1/2003 lehiaketa).
_Adjudikatutakoa, guztira: 40.700 euro, BEZa barne.
_Adjudikazio-hartzailea: Toshiba Medical Systems, S.A., I.F.Z.: A28206712.
Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren zortzian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Victor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A0304553