73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R O N K A R I

Ordenantza fiskalen aldaketa behin betikoz onetsirik

Erronkariko Udalak, 2002ko abenduaren 17ko osoko bilkuran, ondoko ordenantza fiskal hauek onetsi zituen hasiera batez: Lizentziak eman eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, eta agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituena, bai eta haien tarifen eranskinak ere, eta onetsi zuen, orobat, egungo beste ordenantza batzuen tarifen eranskinak aldatzea.

Hasiera bateko onespenaren iragarkia 2003ko martxoaren 5eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (28. zk.) argitaratu zen eta jendaurrean egoteko legezko epea iragandakoan ez zaie erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin eta, hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen:

Erronkarin, bi mila eta hiruko apirilaren hamaikan. Alkatea, Agapito Boj Gárate.

ERRONKARIKO UDALAREN HILTEGIAREN ERABILERA ETA BERTAN ABELBURUAK HILTZEKO TASA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

2002ko urriaren 30eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, 131. zk.an. Tarifen eranskina aldatu da.

ABELBURUAK HILTZEKO TASA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Behi azienda: 5,00 euro/burua (BEZa barne).

Zerri azienda: 2,50 euro/burua (BEZa barne).

Ardi-azienda eta ahuntz-azienda: 1,00 euro/burua (BEZa barne).

ORDENANTZA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

1997ko irailaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, 105. zk.an, eta 2000ko maiatzaren 8ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean aldatu zen, 56. zk.an. Tarifen eranskina aldatu da.

TARIFEN ERANSKINA

Epigrafe berri bat erantsi da, honela dioena:

V. epigrafea._Jabari publikoko lurrak edo herrilurrak okupatzeagatik, dela biltontziekin dela erregaiak banatzeko gailuekin dela bestelako instalazio finkoekin, betiere 50 m²-koak baino txikiagoak izanik: Urteko kanona: 100,00 euro. (Tarifa horri Kontsumoko Prezioen Indizearen igoera ezarriko zaio urtero, Udalak erabaki berririk hartu beharko ez duela horretarako, harik eta osoko bilkuran bestelakorik erabakitzen ez den arte).

ORDENANTZA, ARRAZOI SOZIALENGATIK JENDE EDO FAMILIEI OSTATU EMATEKO ZERBITZUA ARAUTZEN DUENA

1999ko abuztuaren 20an argitaratu zen osorik, 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

16. artikulua honela gelditu da:

16. art. Zerbitzua erabiltzeko tasa 30,00 eurokoa izanen da hileko, d) eta f) letretako kasuetan izan ezik, haietan tasaren zenbatekoa higiezinaren salmentako balioaren % 6 adina izanen baita, urte baterako kalkulatuta.

Idazkeran gertatu ziren akatsak zuzentzearren, 23. artikulua eta azken xedapena-27. artikulua argitaratuko dira berriz, aipatu akatsak zuzenduta. Hona hemen:

23. art. Errentariak ez du berritze lanik batere egiten ahal, aitzinetik Udalaren baimenik ez badu. Egiten dituen obra eta hobekuntza guztiak Udalarendako izanen dira zerbitzua erabiltzeko epea akitzean, erabiltzaileari inolako kalteordainik ordaindu beharrik gabe.

AZKEN XEDAPENAK

27. art. Ordenantza hauetan aurreikusten ez den orotan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legeko V. tituluan eta Toki Korporazioen Zerbitzuen Erregelamenduan xedatutakoari jarraituko zaio.

LIZENTZIAK EMATEAGATIK ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraituz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zergagaia hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea da, etxegintzari eta lurzoruaren erabilerari buruzko egintzak indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei egokitu ahal izateko.

3. art. Tasa hauei loturiko udal jarduna hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

_Partikularrek aurkeztu antolamendurako plan partzial edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, aurrerapen azterlanak, antolamendurako planen aurreproiektuak eta birzatiketak izapidatzea. edo hirigintzako agiriak aldatzea.

_Partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak izapidatzea.

_Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan zehaztutakoak, 1976ko Zoruari buruzko Legearen testu birbilduaren 178.1 artikuluari dagokionez.

Aipatzearren, ondokoak dira:

_Lurzatiketa egiteko lizentziak.

_Honako obra lizentzia hauek: etxe berriak egitekoak, etxeak eraberritzekoak, tramitazio laburrekoak, obra ttikiak, etxeak mantendu eta apaintzekoak eta eraikuntza ttikietakoak.

_Lehen erabilerako lizentziak edo, oro har, eraikinak eta instalazioak okupatzekoak.

_Lizentziak, eraikinak eraisteko, eta bota, hustu eta apeoa egiteko obretarako.

_Lurrak mugitu, zelaitu eta lurrerauzteko lizentziak.

_Emandako lizentzien aldaketak.

_Eraikinen erabilera erabat edo hein batean aldatzea.

_Lurzoruaren Araubideari eta Hirigintza Antolamenduari buruzko Legearen testu birbilduaren 136. artikuluaren babesean emandako behin-behineko lizentziak.

Zerga ordaindu beharra

4. art. 1. Zergak ordaindu beharra lizentzia ematen den unean hasten da. Ez da tasarik sortuko, interesatuak eskabideari uko egiten badio, lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen.

2. Plan partzialak edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, birzatiketak eta urbanizazio proiektuak izapidatzerakoan, haiek ebatzi edo behin betikoz onesten diren unean sortuko da zerga ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin egindako hirigintza jarduketengatik eragina edo onura hartzen badute.

Tarifak eta karga tasak

6. art. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga oinarriak Ordenantza honen eranskinean azaltzen dira.

Lizentzien izapidaketa eta horien ondorioak.

7. art. Hirigintza jarduketari buruzko edozein eskabide betetzeko Hirigintzako Udal Planean ezarritakoari jarraikiko zaio (irailaren 26ko 1453/2002 Foru Aginduaren bidez behin betikoz onetsi baitzen; 2002ko azaroaren 6ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 134. zk.a), bai eta aplikagarriak diren gainerako arauei ere.

8. art. Lizentziak iraungitzeari dagokionez, Hirigintzako Udal Planean ezarritakoari jarraikiko zaio (irailaren 26ko 1453/2002 Foru Aginduaren bidez behin betikoz onetsi baitzen; 2002ko azaroaren 6ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 134. zk.a).

Kudeaketa arauak

9. art. Organo eskudunak planeamenduzko espedienteak onesten dituenean, tasa likidatzeari ekinen zaio, eta bertan subjektu pasiboaren izena, tasa likidatzeko arrazoia, tarifa eta tasaren zenbatekoa azaldu beharko dira.

10. art. Nahitaezko baimena ematen delarik, behin-behineko likidazio bat eginen da, eta zerga oinarria finkatuko, interesatuek aurkeztu duten obra gauzatzeko aurrekontuaren arabera, baldin eta behar den Elkargo Ofizialak ikus-onetsia badago, erran nahi baita, lansariak eta industri mozkina kanpo; edo, bestela, obra gauzatzeko proiektuaren kostuaren arabera, udal teknikariek kalkulua eginez.

Ez dira tasaren zerga oinarriaren zati izanen beste elementu batzuk, hala nola, altzariak eta beste, ezta obra proiektuaren substantziatu ezinezko beste batzuk ere.

11. art. Proiektu edo dokumentu berean dauden obrak edo hirigintzako jarduketak, ordenantza honetan ezarritako sailkapenaren arabera, kontzeptu bat baino gehiagori dagozkionean, tasaren zenbatekoa sortuko da tarifetan jarritako portzentajeak edo kopuruak aplikatzetik.

12. art. Hasierako proiektua dagokion lizentzia eman ondoren aldatzen bada, lizentzia aldatzeko eskaera aurkeztu behar da, aurrekontu berriarekin batera, behin behineko likidazio berria egiteko, aurrekontuan izandako aldaketaren arabera, lehenbizikoa gainditzen duen kopuru berean.

13. art. Obra bukatu edo behin-behinekoz onartu eta hurrengo hilabetean, hori eman dela ziurtatzen duen aitorpena aurkeztuko da, obraren zuzendariak luzatutako ziurtagiriarekin batera, behar den Elkargo profesionalak ikus-onetsia, bideragarria bada, zeinak obren kostu osoa ziurtatuko baitu.

14. art. 12 eta 13. artikuluetan aurreikusitako bi kasuetan, aipatutako kostua udal teknikariek aztertuko dute eta errealitateari ez zaiola egokitzen ikusten badute, egokitzen saiatuko dira, eta behin-betiko likidazioa eginen da, kostu erreal eta benetakoa oinarritzat hartuz.

Partikularraren aldeko diferentziarik izanez gero, itzuli eginen zaio; Udalaren aldekoa bada, berriz, hura ordaintzeko hilabeteko epea emanen zaio. Ordaintzen ez badu, premiamendu bidez kobratuko da, besterik gabe.

15. art. Obren behin-behineko edo behin betiko likidazioa onetsitakoan, interesatuari jakinaraziko zaio, Ordenantza fiskal orokorraren 46. artikuluan aurreikusi moduan, eta horretarako ezarri epean ordaindu beharko du.

16. art. Edozein motatako obra egitearen ondorioz eremu publikoa edo izaera publikoko beste ezein elementu, instalazio edo azpiegitura kaltetu edo narriatzen bada, obraren sustatzailea beharturik egonen da hura konpontzera. Hala egin ezean, Udalak ahalmena izanen du egindako kalteak konpontzeko eta ondoren haien ordainketa obren sustatzaileari pasatzeko.

Arau-hausteak eta zehapenak

17. art. Gainerako arau-hausteetan eta zehapenei dagokienez, ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, bai eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari ere.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Antolamendurako edo udal plana aldatzeko plan partzial edo bereziak tramitatzea: 300 euro.

II. epigrafea._Plan partzial edo berezien aldaketak tramitatzea: 250 euro.

III. epigrafea_Xehetasun azterlanak, birzatiketa eta urbanizazio proiektuak bai eta haien aldaketak ere tramitatzea: 250 euro.

IV. epigrafea._Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

IV.1. Finkak zatitu, banatu edo batzeko lizentziak: azaleraren arabera likidatuko dira.

_1.000 metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 33 euro.

_Azalera txikiagoak: banatu edo batzen den lurzati bakoitzeko, 33 euro.

IV.2. Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak:

Tasa honen kuota honela kalkulatuko da: zerga oinarriari (10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztua) ondoko karga-tasa aplikatuz: % 0,1, Obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Gutxieneko tarifa: 12,00 euro.

IV.3. Eraispen obretarako lizentziak, eta eraikitze, berrikuntza, instalazio, zuhaitz-mozketa, errotuluen instalazio eta oro har lizentzia behar duten gainerako ekintzak, betiere aurreko ataletan ez badaude:

Tasa honen kuota honela kalkulatuko da: zerga oinarriari (10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztua) ondoko karga-tasa aplikatuz: % 0,1, Obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Gutxieneko tarifa: 12,00 euro.

IV.4. Lizentziak, eraikinak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik: 12,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Xedapen orokorra

1.artikulua. Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da ordenantza hau.

Zergagaia

2. art. Alderdi batek eskaturik, udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko agiriak luzatzeagatik sortu udal jarduerak eratzen du zergagaia.

Zerga ordaindu beharra

3. art. Ordaindu beharra sortzen da norberaren intereserako, udal administrazioak edo udal agintariek euren eskumenekoak diren edo izan behar duten edozein agiri luzatzea eskatze hutsarekin.

Subjektu pasiboa

4. art. Udal administrazioak edo udal agintariek ematen dituzten edo beren eskumenekoak dituzten agiriak eskatu, sorrarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak.

Tarifak

5. art. Ordenantza honetako tarifak eranskinean agertzen dira.

Kudeaketa eta dirubilketa arauak

6. art.

1. Tasa sortutzat hartuko da agiria Udalaren erregistro orokorrean aurkezten denean eta udal bulegoetan ordenantzapeko eskabiderik ez dokumenturik ez da hartuko, ez eta tramitatuko ere aldez aurretik ez bada ordainketa egin.

2. Udal zigiluaren itzulketa behar duen agiririk ez da luzatuko, agiria ematen duen funtzionarioak betekizun hori bete ez badu.

Aurrekariak bilatzeko eskaera orok tasa sortuko du, emaitza negatiboa bada ere.

7.art. Udal administrazioaren agiri eta berri emateen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioek emanen dituzten udal zigiludun agiri guztiak zenbatuko dituzte eta Udal Diruzaintzan egunero dirusarrerak, dagozkien likidazioekin eginen dituzte.

Arau-hausteak eta zehapenak

8.art. Udal administrazioaren agiri eta berri emateen sarrera eta irteeraz arduratzen diren udal funtzionarioak eta Udal Diruzaintzako arduradunak izanen dira iruzurraren erantzule. Iruzurra indarra duten xedapenetan ezarritako eran zigortuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, haren testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoan.

TARIFEN ERANSKINA

1._Eskabide eta agiriak.

a) Alderdi batek eskaturik ematen den agiri bakoitza: 0,6 euro/orria.

b) Edozein udal agiriren kopiak edo fotokopiak: 0,6 euro/orria.

c) Partikularren interesetan Alkatetzak baimendu edo berrikusi beharreko edozein agiri: 0,6 euro/orria.

2._Ziurtagiriak.

a) Udal bulegoek azken hirurteko agiri edo datuei buruz ematen dituzten ziurtagiriak, plegu bakoitza: 0,6 euro.

b) Aurreko hirurtekoarenak, lehenbiziko plegua: 1,2 euro.

c) Sei urtetik goiti, urte bakoitzeko lehenbiziko plegua erantsiko da: 3,00 euro.

3._Konpultsak:

Lehen orria: 0,6 euro.

Hurrengoak: 0,2 euro.

4._Bestelako tramitazioak.

Oihan aprobetxamendu partikularrendako eskaerak: 6,00 euro/finka.

Mugapenak: 12,00 euro/finka.

Ur aprobetxamenduen emakidetarako eskaerak: 6,00 euro.

Katastroari buruzko ikerketa eta zuzenketa espedienteak: 6,00 euro/finka.

Iragarkiaren kodea: A0304580