73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U L T Z A M A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jardueren kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bitartez aldatu baitzen) xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoko ezaugarriak dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2003ko apirilaren 28a. Eskatzailea: Talleres Hobeki, S.L. Jarduera: xafla eta pintura lantegia paratzea. Tokia: U.3 exekuzio unitateko 3.2 lurzatia, Elordi industrialdekoa, Iraizotzen (Ultzama).

Larraintzarren (Ultzama), bi mila eta hiruko apirilaren hogeita hiruan. Alkatea, Julio Indaberea Osinaga.

Iragarkiaren kodea: A0304704