73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

928/2003 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez onesten da deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zenbait zentrotan merezimendu-lehiaketaz 38 burutza betetzeko, osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetakoak eta osasun laguntzako eta erizaintza unitateetakoak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez, deialdia onetsi da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zenbait zentrotan merezimendu-lehiaketaz 38 burutza betetzeko, osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak eta osasun laguntzako eta erizaintza unitateetakoak. Hona hemen deialdian bete behar diren

A R A U A K

1._Arau orokorrak eta xedea.

Deialdi honetako oinarriak eta ereduak www.cfnavarra.es/snso/ web orrian kontsultatu eta eskuratzen ahal dira.

Deialdi hau arautuko duten xedapenak honakoak dira: azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako sarrera eta bertako lanpostuen hornidura arautzen dituena; urriaren 3ko 465/2001 Foru Agindua, Osasun kontseilariak emana, osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak eta osasun laguntzako eta erizaintza unitateetakoak merezimendu-lehiaketaz betetzeko prozedurak arautzen dituena eta horietan erabili behar diren baremoak ezartzen dituena, eta gainerako arau osagarriak.

Deialdi honen xedea da merezimendu lehiaketaz betetzea I. eranskinean ageri diren burutzak, osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetakoak eta osasun laguntzako eta erizaintza unitateetakoak. Atal edo Unitate bakoitzerako hautapena banaka eginen da, eta deialdi honen arabera egin ere.

Analisi Kliniko eta Bromatologikoen Laguntza Unitateko Burutza erizaintza-unitateen burutzak betetzeko prozeduren arabera beteko da, Osasun Publikoaren Institutuaren egitura organikoa onetsi eta haren zerbitzu teknikoak arautu zituen martxoaren 29ko 89/1999 Foru Dekretuak 23. artikuluan, ezartzen duenaren arabera (1999ko 64. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 21ean).

Lanpostuari dagozkion administrazio eta kudeaketako eginkizunak Zentroko Zuzendaritzaren eginkizun-organigramak une bakoitzean finkatzen dituenak izanen dira.

Burutzan jarduteko epea sei urtekoa izanen da.

2._Betebeharrak.

2.1. Lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaz beteko dira, eta bertan parte hartzen ahalko dute, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren Erakunde Autonomoetako plantillako langileek, baldin eta jardunean edo zerbitzu berezietan badaude, eta eskabideak aurkezteko epean honako baldintzak betetzen badituzte:

a) Bete beharreko lanposturako, I. eranskinean adierazten den maila edo taldekoa izatea.

b) Bete beharreko lanposturako, I. eranskinean adierazten den estamentu eta espezialitatekoa izatea. (Urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide berariazkoa arautzen duena.

Beste departamentu batzuetako lanpostuek, aipatu eranskinean dauden izenekin bat ez baldin badatoz, deialdian eskatutako titulazioaren, lanposturatzeko egindako azterketaren eta eginkizunen aldetik pareko direnek duten tratamentua izanen dute.

c) Estamentu edo espezialitate horretan bost urteko antzinatasuna izatea.

d) O.O.L.T.etako burutzak baldin badira, O.O.L.T. horretako plantillako langile finkoa izatea.

2.2. Merezimendu-lehiaketa hauetan parte hartzeak ez du inola ere ekarriko lehiatzaileen araubide juridikoa aldatu beharra.

3._Eskabidea aurkezteko epea eta tokia.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan aurkeztuko dira (Irunlarrea kalea, 39, Iruña, P.K. -31008), edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipatzen diren bulegoetako edozeinetan (95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 7koa) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan ezarritako erregistro eta bulegoetan.

Eskabidea aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

Eskabideak deialdi honetan argitaratzen den ereduari lotuko zaizkio (II. eranskina). Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Deialdi honetako 2. oinarrian eta I. eranskinean eskatzen diren beharkizunak justifikatzeko jatorrizko agiriak edo notarioak zein administrazioak konpultsaturiko kopiak.

b) Deialdi honetako baremoari begira lehiatzaileek alegatzen dituzten merezimenduen jatorrizko agiriak edo notarioak zein administrazioak konpultsaturiko kopiak.

3.2. Lehiatzaile bakoitzak eskabide bat aurkeztu beharko du I. eranskineko lanpostuetarako deialdi bakoitzeko. Eta haietako bakoitzerako dokumentazioa ere aurkeztu beharko du, deialdi bakoitzak bere bidea eginen baitu.

4._Lehiatzaile onartu eta baztertuen zerrenda.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea betetakoan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

4.2. Lehiatzaileek bost egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko. Zuzenketa-eskaeren onarpena edo ezespena behin betiko zerrendaren ebazpenari lotuta egonen da.

4.3. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, oposizio-lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du organo eskudunak. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

4.4. Erreklamazioak aurkezteko epea bete eta haiek ebatzirik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

4.5. Lehiatzaile bat ere baztertu ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsi, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

4.6. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen Ebazpenean finkatuko da deialdi honetako 6.2. oinarriak aipatzen duen lan-txostena noiz eta non aurkeztu eta eginen den haren ahozko azalpena eta defentsa.

5._Epaimahaia.

5.1. Osaera.

Erizaintza Unitateen eta Laguntza Unitateen burutzen epaimahaiak:

_Mahaiburua: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria edo Osasun Etxe nahiz Barrutiko zuzendaria.

_Ordezkoa: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa eta Lan Harremanetarako zuzendariordea edo Osasun Etxe nahiz Barrutiko zuzendariorde edo zerbitzuburu bat.

_Mahaikidea: Osasun Barrutiko edo Osasun Etxeko Erizaintza Zerbitzuko zuzendaria edo burua.

_Ordezkoa: Osasun Barrutiko edo Osasun Etxeko Erizaintza Arloko buru bat.

_Mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatutako pertsona bat.

_Ordezkoa: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatutako pertsona bat.

_Mahaikidea: Osasun Barrutiko edo Osasun Etxeko O.L.T. bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Ordezkoa: Osasun Barrutiko edo Osasun Etxeko O.L.T. bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Idazkaria: Osasun Barrutiko edo Osasun Etxeko Langileri zuzendaria edo zerbitzuburua.

_Ordezkoa: Osasun Barrutiko edo Osasun Etxeko Langileri atalburu bat.

Osasun laguntzaz kanpoko atal edo unitateetako burutzetarako epaimahaiak.

_Mahaiburua: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria.

_Ordezkoa: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

_Mahaikidea: Osasun Barrutiko edo Osasun Etxeko Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko zuzendaria edo burua.

_Ordezkoa: Osasun Barrutiko edo Osasun Etxeko Administrazio edo Zerbitzu Orokorren atalburu bat.

_Mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendaturiko plantillako langile bat, deialdiko lanpostuari loturiko izendapena duena.

_Ordezkoa: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendaturiko plantillako langile bat, deialdiko lanpostuari loturiko izendapena duena.

_Mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatutako pertsona bat.

_Ordezkoa: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatutako pertsona bat.

_Idazkaria: Osasun Barrutiko edo Osasun Etxeko Langileri zuzendaria edo zerbitzuburua.

_Ordezkoa: Osasun Barrutiko edo Osasun Etxeko Langileri atalburu bat.

5.2. Deialdiko lanpostuak adina epaimahai osatuko dira. Lehiatzaile onartu eta bazertuen behin-behineko zerrendarekin batera argitaratuko da nork osatzen dituzten.

5.3. Hauta-probak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia.

5.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen erabateko gehiengoa, gutxienez, bertan ez bada.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

5.6. Epaimahaiak aholkulari adituak hartzen ahal ditu, proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6._Merezimendu-lehiaketa nola eginen den.

6.1. Lehiaketaldia.

6.1.1. Lehiatzaileek azaldu eta frogatutako merezimenduak III. eranskineko baremoaren arabera baloratuko ditu Epaimahaiak. Lehiatzaileek oposizio-lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkezten duten unean azaldu behar dituzte beren merezimenduak eta, frogatu ere, une horretan frogatu behar dituzte, agirien bidez.

6.1.2. Epaimahaiak merezimendu horiei buruzko argibide eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu.

6.1.3. Alegatutako eta behar bezala egiaztatutako merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, ondoko baremoari jarraikiz. Lehiatzaileek oposizio-lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkezten duten unean azaldu behar dituzte beren merezimenduak eta, frogatu ere, une horretan frogatu behar dituzte, agirien bidez.

6.1.4. Fase hau bukaturik, epaimahaiak egindako balorazioaren bidez lehiatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa emango da aditzera.

6.2. Txosten-lanaren aldia.

6.2.1. Deialdian onartutako eta baztertutako lehiatzailee behin betiko zerrendan aipatzen den epean, lehiatzaileek txosten-lan bat aurkeztu beharko dute eta bertan aztertuko deialdiko lanpostuaren eginkizunak eta horiek betetzeko betebeharrak, baldintzak eta bitartekoak, hala nola deialdiko unitate organikoaren antolaketa tekniko-administratiboa.

6.2.2. Txosten-lan hori edo haren laburpen bat eta lanpostua betetzeko lehiatzaileak aurkeztu dituen merezimenduak epaimahaiaren aurrean azaldu eta defendatuko dira, jakinarazten den egunean. Hori egitera azaldu ezean, lehiatzailea besterik gabe baztertuko da.

7._Merezimendu-lehiaketako balorazioa.

7.1. Merezimenduen balorazioa:

Baremoa aplikatu ondoren lehiatzaileek ezin izanen dute 39 puntu baino gehiago lortu.

7.2. Txosten-lanaren balorazioa.

Fase honetan ateratzen ahal den gehieneko puntuazioa 16,50 puntukoa izanen da. Fase hau baztergarria izanen da eta hura gainditzeko beharrezkoa izanen da gutxienez 8,25 puntu ateratzea.

7.3. Azken balorazioa.

Azken balorazioa kalkulatzeko, bi fase horietan eta euskararen balorazioan lortutako puntuazioen batuketa eginen da.

8._Lehiaketa gainditu dutenen zerrenda.

Azken kalifikazioa eman ondoren, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lortu dituzten puntuazioen araberako hurrenkeran, jendaurrean jarriko du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki-oholean, eta zerrenda hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari bidaliko dio, behar izanez gero, ebazpena eman dezan.

Epaimahaiak lanpostuak hutsik uzten ahalko ditu, haren ustez lanpostuak betetzeko gutxieneko ezagutzak, gaitasunak eta/edo trebetasunak betetzen dituen lehiatzailerik ez badago.

9._Izendapena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, ebazpen bidez, puntuaziorik altuenak lortu dituzten lehiatzaileak izendatuko ditu. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Izendatzen den lehiatzailea sei urtez egonen da lanpostuan. Gerora sortutako arrazoiak tarteko, atalburutzatik mugiarazten ahalko da, esaterako etekin urria izateagatik nabarmen gelditu denean haren gaitasunik eza eta horregatik lanpostuan beharrezkoak diren funtzioak ezin dituenean bete, edo lanpostuaren edukia aldatu delako, betiere aurrez interesatuak esan behar duena entzun ondoren eta bidezko organo eskudunaren txostena aztertu ondoren.

10._Lanpostuaz jabetzea.

Lehiatzaileek, izendapen-ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo hamar egun naturaletan jabetu beharko dute beren lanpostuaz . Aipatu epean, eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badute, adjudikatu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak deialdiko 8. oinarrian aipatzen den zerrendan hurrengo dagoen lehiatzailearekin beteko du lanpostua.

11._Helegiteak.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat, ebazpen honen kontra, berau garatzeko ematen diren behin betiko ebazpenen kontra eta gaiaren muinean zuzenean edo zeharka eragiten duten prozedurak aurrera egitea galarazten duten edo defentsarik eza edo legezko eskubide eta interesentzako kalte konponezina eragiten duten tramite-egintzen kontra, gora jotzeko helegitea jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, helegindako egintza argitara eman edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta hiruko maitzaren hamabostean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

I. ERANSKINA

Deialdian jasotzen diren Osasun laguntzaz kanpoko atalburutzak

1. Zentroa: Ubarmin Klinika.

Lanpostua: Administrazioko Atal Administratiboko Burutza.

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: B eta C.

Estamentuak eta Espezialitateak: B.2 (espezialitate guztiak) eta B.5 (espezialitate guztiak).

2. Zentroa: Bideko Ama Birjina Ospitalea.

Lanpostua: Elikaduraren Administrazio Ataleko Burutza.

Lansari mota: I.

Aurkezten ahal diren mailak: B eta C.

Estamentuak eta Espezialitateak: B.2 (espezialitate guztiak) eta B.5 (espezialitate guztiak).

3. Zentroa: Bideko Ama Birjina Ospitalea.

Lanpostua: Zerbitzu Orokorren Administrazio Ataleko Burutza.

Lansari mota: I.

Aurkezten ahal diren mailak: B eta C.

Estamentuak eta Espezialitateak: B.2 (espezialitate guztiak) eta B.5 (espezialitate guztiak).

4. Zentroa: Bideko Ama Birjina Ospitalea.

Lanpostua: Eriaren Arazoetarako Administrazio Ataleko Burutza.

Lansari mota: I.

Aurkezten ahal diren mailak: A eta B.

Estamentuak eta Espezialitateak: A.1 (espezialitate guztiak), A.2 (espezialitate guztiak), A.3 (espezialitate guztiak), B.1 (espezialitate guztiak), B.2 (espezialitate guztiak).

5. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

Lanpostua: Eriaren Arazoetarako Administrazio Ataleko Burutza.

Lansari mota: I.

Aurkezten ahal diren mailak: A eta B.

Estamentuak eta Espezialitateak: A.1 (espezialitate guztiak), A.2 (espezialitate guztiak), A.3 (espezialitate guztiak), B.1 (espezialitate guztiak), B.2 (espezialitate guztiak).

Deialdian jasotzen diren Osasun laguntzaz kanpoko Unitateko atalburutzak

1. Zentroa: Zerbitzu Zentralak.

Lanpostua: Deialdiak Izapidatzeko Administrazio Unitateko Burutza.

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: C eta D.

Estamentuak eta Espezialitateak: B.5 (B.5.1) eta B.8 (B.8.1).

2. Zentroa: Laguntza Espezializatua.

Lanpostua: Eriaren Arazoetarako Administrazio Unitateko Burutza.

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: A eta B.

Estamentuak eta Espezialitateak: A eta B mailetako estamentu eta espezialitate guztiak, bai osasunekoak bai osasunekoak ez direnak.

3. Zentroa: Laguntza Espezializatuko zuzendaritza.

Lanpostua: Erientzako Liburutegien Programa Koordinatzeko Administrazio Unitateko Burutza.

Lansari mota: D mailak (III), E maila.

Aurkezten ahal diren mailak: D eta E.

Estamentuak eta Espezialitateak: B.8 (B.8.1), A.7 (A.7.1) eta B.9 (B.9.1).

4. Zentroa: Oinarrizko Osasun Laguntza.

Lanpostua: Donibaneko OOLTko Administrazio Unitateko Burutza.

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: C eta D.

Estamentuak eta Espezialitateak: B.5 (B.5.1) eta B.8 (B.8.1).

5. Zentroa: Oinarrizko Osasun Laguntza.

Lanpostua: Arrotxapeko OOLTko Administrazio Unitateko Burutza.

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: C eta D.

Estamentuak eta Espezialitateak: B.5 (B.5.1) eta B.8 (B.8.1).

6. Zentroa: Oinarrizko Osasun Laguntza.

Lanpostua: Barañaingo OOLTko Administrazio Unitateko Burutza.

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: C eta D.

Estamentuak eta Espezialitateak: B.5 (B.5.1) eta B.8 (B.8.1).

7. Zentroa: Oinarrizko Osasun Laguntza.

Lanpostua: Ermitagañako OOLTko Administrazio Unitateko Burutza.

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: C eta D.

Estamentuak eta Espezialitateak: B.5 (B.5.1) eta B.8 (B.8.1).

8. Zentroa: Oinarrizko Osasun Laguntza.

Lanpostua: Iturramako OOLTko Administrazio Unitateko Burutza.

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: C eta D.

Estamentuak eta Espezialitateak: B.5 (B.5.1) eta B.8 (B.8.1).

9. Zentroa: Oinarrizko Osasun Laguntza.

Lanpostua: Tafallako OOLTko Administrazio Unitateko Burutza.

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: C eta D.

Estamentuak eta Espezialitateak: B.5 (B.5.1) eta B.8 (B.8.1).

10. Zentroa: Oinarrizko Osasun Laguntza.

Lanpostua: Txantreako OOLTko Administrazio Unitateko Burutza.

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: C eta D.

Estamentuak eta Espezialitateak: B.5 (B.5.1) eta B.8 (B.8.1).

11. Zentroa: Lizarrako Osasun Barrutia.

Lanpostua: Nominen eta Gizarte Segurantzaren Administrazio Unitateko Burutza.

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: B eta C.

Estamentuak: B.2 (B.2.5) eta (B.2.6), B.5 (B.5.1).

12. Zentroa: Tuterako Osasun Barrutia.

Lanpostua: Tutera Mendebaldeko OOLTko Administrazio Unitateko Burutza.

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: C eta D.

Estamentuak eta Espezialitateak: B.5 (B.5.1) eta B.8 (B.8.1).

13. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

Lanpostua: Mantentze Unitate Administratiboaren Burutza.

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: A eta B.

Estamentuak eta Espezialitateak: B1 (B.1.1) (B.1.2) (B.1.6) eta B2 (B.2.2), (B.2.3) (B.2.7).

14. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

Lanpostua: Informatikako Zerbitzuen Administrazio Unitateko Burutza.

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: B eta C.

Estamentuak eta Espezialitateak: B2 (B.2.7) eta B.5 (B.5.2).

15. Zentroa: Ubarmin Klinika.

Lanpostua: Eriaren Arazoetarako Administrazio Unitateko Burutza.

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentuak eta Espezialitateak: A.3 (A.3.1).

Deialdian jasotzen diren Erizaintza Unitateko atalburutzak

1. Zentroa: Laguntza Espezializatua.

Lanpostua: Laborategiko Erizaintza Unitateko Burutza.

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentuak eta Espezialitateak: A.3 (A.3.1).

2. Zentroa: Ubarmin Klinika.

Lanpostua: 4. oineko Erizaintza Unitateko Burutza.

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentuak eta Espezialitateak: A.3 (A.3.1).

3. Zentroa: Bideko Ama Birjina Ospitalea.

Lanpostua: ZIUko Erizaintza Unitateko Burutza.

Lansari mota: I.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentuak eta Espezialitateak: A.3 (A.3.1).

4. Zentroa: Bideko Ama Birjina Ospitalea.

Lanpostua: Operazio-gela Nagusiko Erizaintza Unitateko Burutza.

Lansari mota: I.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentuak eta Espezialitateak: A.3 (A.3.1).

5. Zentroa: Bideko Ama Birjina Ospitalea.

Lanpostua: Esterilizazio Erizaintza Unitateko Burutza.

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentuak eta Espezialitateak: A.3 (A.3.1).

6. Zentroa: Bideko Ama Birjina Ospitalea.

Lanpostua: Psikiatriako Erizaintza Unitateko Burutza.

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentuak eta Espezialitateak: A.3 (A.3.1).

7. Zentroa: Lizarrako Osasun Barrutia.

Lanpostua: Laborategi, Errehabilitazio eta Farmaziako Erizaintza Unitateko Burutza.

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentuak eta Espezialitateak: A.3 (A.3.1).

8. Zentroa: Tuterako Osasun Barrutia.

Lanpostua: Bigarren oineko Erizaintza Unitateko Burutza.

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentuak eta Espezialitateak: A.3 (A.3.1).

9. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

Lanpostua: Ospitalizazio Kardiologikoaren Erizaintza Unitateko Burutza.

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentuak eta Espezialitateak: A.3 (A.3.1).

10. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

Lanpostua: B bloke kirurgikoko Erizaintza Unitateko Burutza.

Lansari mota: I.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentuak eta Espezialitateak: A.3 (A.3.1).

11. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

Lanpostua: N-3 oineko Erizaintza Unitateko Burutza.

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentuak eta Espezialitateak: A.3 (A.3.1).

12. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

Lanpostua: ZGA eta Zeladoreen Erizaintza Unitateko Burutza.

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentuak eta Espezialitateak: A.3 (A.3.1).

13. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

Lanpostua: Tresneriaren eta Esterilizazioaren Erizaintza Unitateko Burutza.

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentuak eta Espezialitateak: A.3 (A.3.1).

14. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

Lanpostua: Erradiodiagnosiko Erizaintza Unitateko Burutza.

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentuak eta Espezialitateak: A.3 (A.3.1).

15. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

Lanpostua: Onkologia, Erradioterapia eta Medikuntza Nuklearreko Erizaintza Unitateko Burutza.

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentuak eta Espezialitateak: A.3 (A.3.1).

16. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

Lanpostua: Erizaintzako Zainketa Programetarako Erizaintza Unitateko Burutza.

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentuak eta Espezialitateak: A.3 (A.3.1).

17. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

Lanpostua: H-3 oineko Erizaintza Unitateko Burutza.

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentuak eta Espezialitateak: A.3 (A.3.1).

Deialdian jasotzen diren Osasun Laguntza Unitateko atalburutzak

1. Zentroa: Osasun Publikoaren Institutua.

Lanpostua: Analisi Kliniko eta Bromatologikoen Laguntza Unitateko Burutza.

Lansari mota: administrariena, III. motakoa.

Aurkezten ahal diren mailak: A.

Estamentuak: A.2. (A.2.2) (A.2.3) (A.2.8).

II. ERANSKINA

ESKABIDEA

Eskabidea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan .............. Burutza merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko. Deialdia ........ Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ...(e)ko .....aren .....(e)an.

1) Norberaren datuak:

Deiturak eta izena N.A.N.

Jaioteguna Jaioterria

Etxeko telefonoa Harremanetarako telefonoa

Helbidea Posta kodea

Herria Probintzia

2) Datu administratiboak:

a) Egoera administratiboa:

Zer lanpostutarako izendatu zuten:

(estamentua eta espezialitatea)

Egoera: f Jardunean.

f Zerbitzu bereziak.

f Beste bat (adierazi):

b) Gaur eguneko destinoa:

Noiz sartua: Departamentua: Zerbitzua:

Lantokia. Erakunde autonomoa:

A B C D E

(Jarri X bat behar den tokian)

3) Sinatzen duenak adierazten du eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela eskabideak aurkezteko epea betetzean, eta eskatzen diren baldintzen egiaztagiriak aurkezten dituela, eskabide honekin batera.

4) Eskabide honi erantsi zaizkion orrien kopurua; orriak, deialdian eskatzen diren agiriei dagozkienak, (jarri zenbakiak erantsi diren agiriei) ........... [ ].

Iruñean, ......(e)ko ...........aren .......(e)an.

(Sinadura)

III. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

1. atala. Emandako zerbitzuak. Ondokoak baloratuko dira:

1. Edozein administrazio publikotan langile finko bezala lehiaketaren estamentu berean emandako zerbitzuak: puntu bat urte bakoitzeko.

2. Edozein administrazio publikotan langile finko bezala lehiaketaren estamentuaz beste batean emandako zerbitzuak: 0,25 puntu urte bakoitzeko.

3. Lehiaketaren kategoria berean enpresa pribatuan, lanaldi osoa eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorra izanik, emandako zerbitzuak: 0,50 puntu urte bakoitzeko, eta gehienez ere 5 puntu.

4. Bi urtetik gora segidan edo hirutik gora txandaka, Zentro Publikoetako unitate organikoetako zuzendari, buru, begirale edo arduradun izateagatik: 3 puntu.

Deialdiaren xedeko arloan bada, 2 puntu gehiago.

5. Deialdiaren xedeko arloan zentro publiko nahiz pribatuetan, bi urtetik gora segidan edo hirutik gora txandaka, lehiaketaren estamentu berari dagozkion eginbehar profesionalak betetzeagatik: 2 puntu.

Bateraezinak dira 4 eta 5. azpiatalengatik emandako puntuazioak deialdiaren xedeko arloa bera denean, bai eta 1.etik 3.era bitarteko azpiatalenak ere aldi bereko zerbitzuak direnean, eta kasu horietan puntuazio handiena hobetsiko da.

Lehen atal honegatik guztiagatik gehienez ere 20 puntu emanen dira.

2. atala. Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak:

Atal honetan jasotzen diren merezimenduak lehiaketako lanpostuarekin loturik baldin badaude baloratuko dira:

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitate zentroek antolatu edo ziurtatutako prestakuntzako ekintzetan irakasle jarduteagatik: ikasketa kreditu edo balio bereko bakoitzeko (10 ikastordu) 0,1 puntu, gehienez ere 8 punturaino, zatiak proportzioan kontatuz. Ordu kopururik adierazten ez duten ziurtagiriei kreditu baten balioa emanen zaie, eta ikasturte bateko iraupena adierazten dutenei 12 kreditukoa.

Ez dira prestakuntza merezimendutzat hartuko deialdiko lanpostuan aritzeko gaitasunik ematen ez duten titulazio ofizialak.

Prestakuntza ikastaro gisa baloratuko dira, ordea, antolatzailearen aldetik beharkizunak bete ez arren, Administrazioaren aginduz burutu edo hark homologatutakoak, espresuki barne hartzen direlarik horien artean "Administrazio Publikoen Etengabeko Prestakuntzako Akordioak" izenpean sindikatuek antolatutakoak.

2. Biltzar edo jardunaldietan aurkezturiko ponentzia edo komunikazioak: 0,4 puntu nazioartekoa bada, 0,3 Espainiakoa bada eta 0,2 eskualde edo tokikoa bada, gehienez ere 1,5 puntu bitarte.

3. Administrazio edo erakunde publikoen beka edo saria jaso duten lan zientifiko edo ikerlanak: 0,75 puntu nazioartekoak badira, 0,5 puntu Espainia barnekoak badira eta 0,2 puntu erkidegoetakoak badira, gehienez ere 1,5 puntu bitarte.

4. Aldizkari espezializatuetan argitaraturiko lanak: lehen hiru sinatzaileek 0,2 puntu eta gainerakoek 0,05 puntu, gehienez ere 1,5 puntu bitarte.

Bateragarria da 2 eta 4 azpiatalei emandako puntuazioa lan edo ikerketa bera edo antzekoa denean.

5. Europar Batasunean erabilera ofizialekoak direnen artetik, frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea, ofizialki frogatuz gero: 1,7 puntu hizkuntza bakoitzeko. Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Gaitasun Agiririk edo ofizialki baliokidetzat jotako titulaziorik ez izatera, Hizkuntza Eskola Ofizial batean gainditutako maila bakoitzari dagokion gehieneko puntuazioaren bostetik bat emanen zaio.

6. Prestakuntza beka edo egonaldiak: 0,1 puntu hilabeteko, puntu 1 gehienez.

7. Sektore publikoan edo unibertsitatean prestakuntza ekintzak antolatzea edota irakasle gisa parte hartzea: ikasketa kreditu edo balio bereko bakoitzeko (10 ordu) 0,2 puntu, eta zatiak proportzioan kalkulatuz, gehienez ere 3 puntu bitarte. Iraupenik adierazten ez duten ziurtagiriak 2 ordukotzat joko dira.

Bigarren atal honegatik guztiagatik gehienez ere 19 puntu emanen dira.

3. atala. Euskaraz jakiteagatik gehitutako puntuazioa.

Eremu euskalduneko lanpostuak eskuratzeko, euskaraz jakitea beste batzuen artean baloratu beharreko merezimendu kualifikatua denean, balorazio hori ez da inoiz izanen frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteari ematen zaion puntuazioa baino % 10 gehiago.

Halaber, Eremu mistoan euskaraz jakitearen balorazioa, horrela kontsideratzen denean, ez da inoiz izanen frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteari ematen zaion puntuazioa baino % 5 gehiago.

Bi kasu horietan, hizkuntz eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekoa den besteren bat ez badu, gehienez lor daitekeen puntuazioaren bostena emanen da hizkuntz eskola ofizial batean gaindituriko maila bakoitzeko eta, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan, gehieneko puntuazioaren hamabirena, gainditutako urrats bakoitzeko.

Iragarkiaren kodea: A0305369