III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T U T E R A
Administrazio-kontzesioaren adjudikazioa, autobus geltokietako markesinetako publizitatea ustiatzeko
Tuterako Udalak, 2003ko apirilaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen administrazio-kontzesioa lehiaketa irekiaren bitartez adjudikatzeko espedientea abiaraztea, hain zuzen ere autobus geltokietako markesinetako publizitatea ustiatzeko.
Eskaintzen aurkezpena: 30 egun baliodun, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendea hartzeko orduetan.
Plegua: Herriko Etxean, 4. solairuan, Hirigintza.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, Tuteran, bi mila eta hiruko maiatzaren hamabian. Hirigintzako zinegotzi delegatua, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: A0305409