73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

P I T I L L A S

Konpentsazio batzordearen estatutuak eta jarduketa oinarriak, Pitillasko alde zaharraren eremuko 106. etxesailari dagozkionak. Proiektuaren hasierako onespena

Pitillasko Udalak, 2003ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen, besteak beste. Hona hemen testu osoa:

"Paragadi elkarteak eskaera aurkeztu dio Udalari alde zaharraren eremuko 106. etxesailaren konpentsazio batzordearen estatutuak onesteko, bai eta batzorde horretako jarduketa oinarriak ere, izan ere 106. etxesaileko azaleraren % 35 baino gehiago ordezkatzen baitu elkarte horrek; hortaz, eta abenduaren 20ko 156/2002 F.L.aren 161. artikuluan xedatutakoarekin bat,

Ondoko erabakia hartzeko proposatu zaio osoko bilkurari:

1. Hasiera batean onestea alde zaharraren eremuko 106. etxesailaren konpentsazio batzordearen estatutuen eta jarduketa oinarrien proiektua.

2. Proiektua jendaurrean hogei egunez hogei egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean rgitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Erabaki hau banan-banan jakinaraztea ukitutako erregistroko jabe guztiei".

Honela, argitalpen honen bitartez, bete egiten da hartutako erabakia, eta ohartarazten da ezen proiektua udal idazkaritzan egonen dela, kontsultatu nahi dutenen eskura, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udal honen iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendea hartzeko orduetan, astelehen, asteazken eta ostiraletan.

Pitillasen, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Rafael Esparza.

Iragarkiaren kodea: A0305471