73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E T X A L E K U

Enkante publikoa

Kontzeju honek, behar bezala baimendurik, ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra: Pagadiandieta eta Mintegi alderdietan, 5.803 pago, 162 metro kubiko zur eta 1.159 metro kubiko enbor txiki egiten dituztenak. Hasierako prezioa: 11.796,00 euro.

Etxalekuko Kontzeju aretoan izanen da enkantea, 2003ko ekainaren 26an, hamabietan. Aldez aurretik, lizitatzaileek hasierako prezioaren % 2 eman beharko dute, behin-behineko fidantza gisara.

Baldintzen plegua Kontzejuaren idazkaritzan dago interesatuen eskura.

Enkantea egin eta lotea eman gabe geratuz gero, beste lizitazio batzuk eginen dira 2003ko uztailaren 3an eta 7an, hasierako prezioa % 10 eta % 20 beheraturik, hurrenez hurren, eta hasierako enkanteko baldintza beretan, finkatutako hasierako prezioa izan ezik.

Etxalekun, bi mila eta hiruko maiatzaren hemeretzian. Alkateaa, Martín José Aldareguía Iguelz.

Iragarkiaren kodea: A0305524