73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

361/2003 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat merezimendu lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, 2002ko urriaren 23an emandako 1801/2002 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat merezimendu lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2003ko 10. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 22an.

Uztailaren 31ko 283/2000 Foru Dekretuak aldatu egin du Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikulua, eta 2. artikuluak ezartzen du baztertutako izangairik ez badago onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko dela.

Baztertutako izangairik ez dagoela ikusirik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuak ematen dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat merezimendu lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

_Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lekualdatze-lehiaketa

Onartuak:

SALVOCH ARNEDO, JOSE JAVIER

SARA ONGAY, M.ª JOSE

Baztertuak: inor ez.

_Estatuko lekualdatze lehiaketa

Deialdiaren oinarri orokorrak aplikatuta, lanposturen bat eskaini behar bada lekualdatze lehiaketa honetarako, hauek dira izangai onartuak:

BORDAS RIVAS, JOSE MARIA

Baztertuak: inor ez.

2. Ondokoek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Fernando Escolar Castellón jauna, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Juan M. Rodríguez Garrido jauna, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendari medikoa.

Mahaikidea: Pedro Marzo García jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: Ricardo Erce Eguaras jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Mahaikide idazkaria: Mª José Cárcamo Casimiro andrea, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileri zuzendaria.

Ordezko mahaikide idazkaria: José Luis Ruiz Ciruelos jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileri eta Lan Harremanen zuzendariordea.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen berri ematea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren bederatzian._Osasunbideal-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: A0304309