73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D I G O R R I A

2003ko aurrekontuko aldaketa

Mendigorriko Udalak 2003ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita bortzean egin osoko bilkura arruntean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeari eta Toki Ogasunei buruzko Foru Legeari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, hamabortz egunean, interesatu guztiek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Mendigorrian, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, María Asunción Fernández Izu.

Iragarkiaren kodea: A0304828