73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

E D I K T U A

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a artikuluan aipatzen diren ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduak jakinarazi ahal izan ez direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazpen horiek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen dira.

Jabea: Andrés Cerro Larraza. Matrikula: NA-5760-S. Data: 2003ko maiatzaren 7a. Tokia: Solana, 16, Altsasun (Nafarroa).

Jabea: Andrés Cerro Larraza. Matrikula: NA-3245-H. Data: 2003ko maiatzaren 7a. Tokia: Solana, 13, Altsasun (Nafarroa).

Jabea: Juan Miguel Gallar. Matrikula: Z-5219-BT. Data: 2003ko maiatzaren 7a. Tokia: Santa Cruz, 31, Altsasun (Nafarroa).

Trafikoari buruzko Legearen 71.1.a artikuluan xedatutakoari jarraikiz, bost eguneko epean ibilgailua dagoen tokitik kentzen ez bada, Udaltzainak garabiz kenduko du. Lan horren kostua ibilgailuaren jabearen bizkar izanen da. Udal altxategian sartzen denetik hamabost egun iraganik, interesatuak kentzeagatik eta altxategian gordetzeagatik tasak ordaindu ondoren eramaten ez badu, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta desegitera eramanen.

Altsasun, bi mila eta hiruko maiatzaren zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0304802