7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R G I

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da jendaurrean egonen dela, hamabortz egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Etxepe, S.L. Jarduera: zurari lehenbiziko aldaketa eragiteko zerrategiarendako industri nabea paratzea. Tokia: Zabalea (8. poligonoko 52. lurzatia), Burgiko udal mugapean.

Burgin, bi mila eta biko abenduaren hogeian. Alkate udalburua, Manuel Sanz Zabalza.

Iragarkiaren kodea: A0214111