7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O I Z U E T A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 23/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bidez aldatua) xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Julián Eratsun Larretxea. Jarduera: abeltzaintzako ustiapena legeztatzea. Tokia: 3. poligonoko 113. lurzatia, 3. poligonoko 105. lurzatia, 2. poligonoko 64. lurzatia, Goizuetan.

Goizuetan, bi mila eta biko azaroaren hogeita bostean. Alkatea, María Pilar Untxalo Salaberria.

Iragarkiaren kodea: A0212955