7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Alkatetzaren ebazpenaren bidez lizentzia eman zaiola ondoko ezaugarriak dituen jarduerari:

Lizentzia eman zen eguna: 2002ko azaroaren 21a. Eskatzailea: Promociones Eder, S.L. Jarduera: "S-13" hirigintza unitatean, "B" lurzatian, eraiki behar den eraikinean lurrazpiko garajea. Tokia: "S-13" hirigintza unitatea, "B" lurzatia.

Burlatan, bi mila eta biko azaroaren hogeita bian. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0212889