7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

14/2003 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 13koa, Ignacio Iriarte Aristu jauna Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuko Idazkaritza Teknikoko Araubide Juridikoaren Ataleko burutzatik kentzea xedatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian ezartzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko urtarrilaren hamahiruan egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Ignacio Iriarte Aristu jauna Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuko Idazkaritza Teknikoko Araubide Juridikoaren Ataleko burutzatik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamahiruan._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

Iragarkiaren kodea: A0300340