7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Igerilekuen eremuko plaza urbanizatzeko obren kontratazioa

Azkoiengo Udalak lizitaziorako dei egiten du, Azkoiengo igerilekuen eremuko plaza urbanizatzeko obrak adjudikatzeko, honako baldintza hauen arabera:

Kontratatzeko modua: lehiaketa bidezko prozedura irekia.

Sailkapena: C eta/edo E-1 eta E-7, B kategoria.

Hasierako prezioa: 347.530,18 euro, B.E.Z. barne.

Behin-behineko bermea: 6.950,60 euro.

Lanak egiteko epea: zortzi aste.

Dokumentazioa: klausula administratiboen pleguko 7. oinarrian eskatzen dena.

Eskaintzak Azkoiengo Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, administrazio klausulen pleguan aipatzen den moduan, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Egun hori balioduna edo laneguna ez bada, hurrengo lanegun baliodunera arte luzatuko da epea.

Proposamen ekonomikoen kartazala irekiko da proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko hamargarren egun baliodun eta lanegunean, 13:30ean, Azkoiengo Udaletxean.

Proiektu teknikoa eta administrazio klausulen plegua interesatuen eskura daude Udal idazkaritzan eta Copia-Copia kopia-dendan, Azkoiengo Julián Gayarre kalean.

Azkoienen, bi mila eta biko abenduaren hamabian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0213591