7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

AR-4 banaketa eremuko plan partziala aldatzeko proiektua hasiera batez onesteko erabakia

Tafallako Udalak, 2002ko azaroaren 26an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik Tafallako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko AR-4 banaketa eremuko plan partziala aldatzeko proiektua, Tafallako Udalak sustatu duena.

Kontuan harturik Udalaren zerbitzu teknikoek egindako txostena eta Hirigintza Batzordearen 2002ko azaroaren 20ko irizpena, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legeko 117. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa aplikatuz,

Erabaki da:

Lehenbizikoa._Hasiera batez onestea Tafallako H.A.P.O.ko AR-4 banaketa eremuko plan partzialaren aldaketa, zeinaren dokumentazioa osatu beharko baita, jendaurreko epeak dirauen bitartean, Udalaren zerbitzu teknikoen txostenean zehazten den bezala.

Bigarrena._Espedientea jendaurrean egonen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia paratuta, hilabeteko epean, herritarrek eta interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena._Erabakia prentsan argitaratzea, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, eta Udalaren iragarki oholean jartzea.

Laugarrena._Onespen erabakia proiektuaren egileei jakinaraztea, dokumentazioa osa dezaten, hasierako onespenaren erabakian aipatzen den bezala, eta Ebroko Ur Konfederaziora nahiz Mairagako Mankomunitatera igortzea, behar diren txostenak egin ditzaten.

Bosgarrena._Erabakia zerbitzu teknikoei, Ekonomia eta Kontabilitate Alorrari eta eremu horretan ukituak gertatzen diren jabeei jakinaraztea.

Izapide bat denez, ezin da aurkako errekurtsorik aurkeztu administrazio-bidean, eta hori jakinarazten dut behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, bi mila eta biko abenduaren bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0213590