7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L L O I B A R

Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala hasiera batez onetsirik

Olloibarko Udalak, 2002ko azaroaren 21ean egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, aldeko botoa eman baitzuen kideen legezko gehiengo absolutuak, betiere Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 12. artikuluan eta 100.ean eta hurrengoetan ezartzen denaren arabera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan aipatzen diren aginduak betez, espedientea jendaurrera ateratzen da, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratuz, horrela, hogeita hamar egun balioduneko epean, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325.1 c) artikuluarekin (in fine) bat etorriz, aipatutako epe horretan alegazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bihurtuko da, ordenantzaren testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea batere ukatu gabe.

Hori dena ematen da argitara, eta ohartarazten ezen, Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107.1 artikuluaren (in fine) eta Administrazioarekiko auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 25.1 artikuluaren arabera, erabaki honen aurka ezin dela errekurtsorik aurkeztu, inpugnatu ezin den tramitezko egintza bat baita, nahiz eta alegazioak kontuan hartzen ahal diren prozeduraren behin betiko ebazpenean.

Ollon, bi mila eta biko azaroaren hogeita bian. Alkate udalburua, Oscar Razquin Larráyoz.

Iragarkiaren kodea: A0212912