7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A B R E D O

Hasiera batez onetsirik udal hilerria eta hura erabiltzeari nahiz bertako zerbitzuak hartzeari dagozkion eskubideak eta kuotak arautzen dituen ordenantza

Cabredoko Udalak, 2002ko azaroaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen udal hilerria eta hura erabiltzeari nahiz bertako zerbitzuak hartzeari dagozkion eskubideak eta kuotak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da 30 eguneko epean, onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Cabredon, bi mila eta biko azaroaren hemezortzian. Alkatea, Angel Jesús Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0212911