7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R G O I E N A

Ezkondu gabeko bikote egonkorren Ergoieneko Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza hasiera batean onetsirik

Ergoieneko Udalak ondotik ematen den ordenantza hasiera batean onestea erabaki du, legez behar den gehiengoa zuela, 2002ko azaroaren 6an egin osko bilkuran:

8. espedientea._Ezkondu gabeko bikote egonkorren Ergoieneko Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Legearen 325. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Legearen 11. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, erabaki horiek eta dagozkien espedienteak ikusgai egonen dira Udal bulegoetan, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta erreklamazio edo oharrak egin ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, espedienteak behin betikoz onetsitzat joko dira.

Ergoienean, bi mila eta biko azaroaren hogeita bostean. Alkate udalburua, Olatz Berastegi Loiola.

Iragarkiaren kodea: A0212850