7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O R R A O

Belarrak errentan emateko enkantea

Dorraoko Kontzejuak, 2002ko urriaren 12an egindako batzarrean erabaki zuenez, herrilurretako belar lote hau errentan emateko enkantea eginen du, plegu itxiaren bidez, aziendak larratzeko.

1. lotea._Ostogorri-Egiarreta bazkalekua. Zabalera: 52,3 hektarea.

Hasierako prezioa: 4.808,10 euro.

Behin-behineko bermea: 100 euro, hau da, hasierako ehuneko 2,1.

Behin betiko bermea: bukaerako prezioaren ehuneko lau (ehuneko 4).

Proposamenak Ergoieneko Udaleko idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, hogeita seigarren egun naturaleko eguerdiko ordu bata arte.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko hirugarren egun baliodunean irekiko dira proposamen ekonomikoak, eguerdiko ordu batean.

Dorraon, bi mila eta biko azaroaren lauan. Kontzejuko burua, José Manuel Resano Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: A0212849