7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsirik

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2002ko 134. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2002ko azaroaren 6an. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Kreditu bereziak:

a) 1.121.22608 kontusaila, "Dirubilketa zerbitzua": 3.600,00 euro.

a) 1.121.22707 kontusaila, "Antolamendu plana": 8.500,00 euro.

c) 1.121.627 kontusaila, "Fotokopiadora erostea": 5.594,82 euro.

d) 1.122.467 kontusaila, "Bake epaitegia": 206,62 euro.

Kreditu gehikuntzak:

a) 1.121.466 kontusaila "Kontzejuendako laguntzak (Zergak): 90.000,00 euro.

b) 1.314.16001 kontusaila, "Gizarte Segurantza": 9.000,00 euro.

c) 1.314.16004 kontusaila, "Nafarroako Gobernuaren Montepioaren kuota": 3.600,00 euro.

d) 1.314.16006 kontusaila, "Osasun Laguntzaren kuota": 250,00 euro.

e) 1.4531.13101 kontusaila, "Kiroldegiko kontratatuak": 2.000,00 euro.

f) 1.561.218 kontusaila "Zendeako lorategizaintza": 3.600,00 euro.

Finantzaketa:

Kontusaila: Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina. Zenbatekoa: 126.351,44 euro.

Getzen, bi mila eta biko azaroaren hogeita bostean. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A0212842