7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Kultur Patronatuaren 2002ko aurrekontua aldatzeko espedientea hasiera batez onetsita

Udalak, aurtengo azaroaren 22an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2002ko aurrekontua aldatzeko espedientea, zeinaren bidez 1.250,00 euroko kreditu transferentzia egiten baita, honela zehazturik:

1.31400.16001 kontusailetik 1.45129.22711 kontusailera, 400.00 euroko kreditua.

1.31400.16001 kontusailetik 1.45121.22711 kontusailera, 850,00 euroko kreditua.

Espedientea idazkaritza orokorrean egonen da ikusgai, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko oholean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Zizur Nagusian, bi mila eta biko azaroaren hogeita bostean. Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: B0212787