7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I G A R I

Obren kontrataziorako lizitazioa

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Igariko Kontzejuak, 2002ko azaroaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: "Hornidura eta saneamendu sareak berritzea eta zolatzea Igarin, eta Igariko ur-igorlea eta arazketa" izeneko obrak egitea.

Adjudikatzeko modua: tramitazio arrunta, prozedura irekiaren bidez eta lehiaketa eginez.

Kontratazio aurrekontua: 413.737,03 euro.

Enpresaren sailkapena: E taldea, 1. azpitaldea, d) kategoria.

Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago Igariko Kontzejuko idazkaritzan eta Iruñeko Copi Printer paper-dendan, Urdazubiko Monasterioa kalean, z.g., 24. atariaren parean.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren ehuneko 2.

Proposamenak aurkezteko tokia eta eguna: Igariko Kontzejuaren erregistroan, hogeita zazpi egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: Igariko Kontzejuko bilkura aretoan, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko seigarren egun baliodunean, goizeko hamarretan.

Iragarkien gastuak: adjudikazio-hartzailearen kontura geldituko dira.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Igarin, bi mila eta biko azaroaren hamaseian. Jarduneko kontzejuburua, José Manuel Jáuregui Semberoiz.

Iragarkiaren kodea: A0212758