7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I B A R

2002ko aurrekontuko aldaketak hasiera batez onetsita

Oibarko Udalak, 2002ko irailaren 30ean egin bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, legeak eskatzen duen quoruma zuela:

1. Oibarko Udalaren 2002. urteko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa batzuk hasiera batez onestea.

2. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 214.2 eta 202.1 artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 284.2 eta 276. artikuluetan xedatutakoarekin bat, espedientea udal idazkaritzan egonen da 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean jarri eta gero, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkuran espres erabakiko da haiei buruzko ebazpena eta behin betiko argitalpenari dagokiona. Erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea amaitutakoan.

Oibarren, bi mila eta biko urriaren zortzian. Alkatea, Luis María Burguete Lacalle.

Iragarkiaren kodea: A0212757