7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluarena, Ikus-entzunezko Komunikabideen Titulartasunaren Erregistroa sortzekoa.

Uztailaren 5eko 18/2001 Foru Legeak Nafarroako ikus-entzunezkoen jarduera arautu eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua sortu zuen. Haren 29. artikuluan ezartzen da Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak ikus-entzunezko komunikabideen titulartasunaren erregistroa sortuko duela.

Horrenbestez, 2002ko azaroaren 7an, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak erabaki hau hartu du:

1. Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluan Ikus-entzunezkoen Titulartasunaren Erregistroa sortzea.

2. Erregistro honen funtzionamendua Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren estatutu organiko eta funtzionamenduzkoan arautuko da.

3. Erabakiaren berri ematea Nafarroako Gobernuari behar diren ondorioak izan ditzan, eta behar direnak xedatzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren zazpian._Lehendakaria, Ramón Bultó Llevat.

Iragarkiaren kodea: A0212307