7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

7/2003 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 13koa, José Miguel Gamboa Baztán jauna Toki Administrazioko Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko burutzatik kentzea xedatzen duena, berak eskatuta.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian ezartzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko urtarrilaren hamahiruan egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._José Miguel Gamboa Baztán jauna Toki Administrazioko Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko burutzatik kentzea xedatzea, berak eskatuta, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamahiruan._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0300283