7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1091/2002 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Nagore-Artzibar, Artozki-Artzibar, Muniain-Artzibar, Itoitz-Longida, Orbaitz-Longida eta Gorritz-Longidako hilerrietako gorpuzkinak eramateko lanak" kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du "Nagore-Artzibar, Artozki-Artzibar, Muniain-Artzibar, Itoitz-Longida, Orbaitz-Longida eta Gorritz-Longidako hilerrietako gorpuzkinak eramateko lanak" kontratatzeko.

_Kontratuaren xedea: "Nagore-Artzibar, Artozki-Artzibar, Muniain-Artzibar, Itoitz-Longida, Orbaitz-Longida eta Gorritz-Longidako hilerrietako gorpuzkinak eramateko lanak" kontratatzea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa.

_Hasierako prezioa: 94.896,70 euro.

_Lanak egiteko epea: 60 egun.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2003ko otsailaren 12a arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan, Iruñeko San Ignazio etorbideko 3ko beheko oinean. Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan ageri direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2003ko otsailaren 20an, 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Agindu teknikoen eta klausula administratibo eta partikularren pleguak lehiatzaileen eskura daude, aztergai, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeian._Herrilan zuzendari Nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian izenpetzen duenak, ................. jaun/andreak, adinez nagusiak, ..........(e)ko bizilagunak, helbidea ........(e)n, .............. kaleko ... zk.an duenak, bere izenean (edo ............. ordezkatuz), ..........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "Nagore-Artzibar, Artozki-Artzibar, Muniain-Artzibar, Itoitz-Longida, Orbaitz-Longida eta Gorritz-Longidako hilerrietako gorpuzkinak eramateko lanak" lehiaketa bidez esleitzeko argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektua arautzen duten agindu teknikoen eta klausula administratibo eta partikularren pleguen berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ................ (zenbakiz eta letraz) .............. euroren truk.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: A0213974