I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
2044/2002 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleko Hemodinamika Zerbitzurako osasun materialaren hornidura 2003. urtean kontratatzeko gastua onetsi eta hornidura hori esleitzeko espedientea irekitzen duena (APRO24/2003 lehiaketa publikoa).
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du Hemodinamika Zerbitzurako osasun materialaren hornidura kontratatzeko (APRO24/2003 lehiaketa publikoa), ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:
_Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitaleko Hemodinamika Zerbitzuaren 2003. urteko osasun materialaren hornidura kontratatzea (APRO24/2003 lehiaketa publikoa).
_Adjudikazio modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.
_Hasierako prezioa: 881.880 euroko gastua, BEZa barne.
_Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan zehazten direnak.
_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2003ko otsailaren 10a arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea, 39, 31008 Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.
_Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.
"Europako Komunitateen Egunkari Ofizialera" noiz igorria: 2002ko abenduaren 19an.
_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia, eguna eta ordua Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean (calle Irunlarrea, número 39) paratuko dira 2003ko martxoaren 10ean.
Administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39; telefonoa: 948 428866), eta helbide honetan: www.cfnavarra.es/sns-o/concursos.
Pleguak onesten dituen Ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamabian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA
(Kontratazioa arautzen duten pleguetan ageri dena: eranskina. Proposamen ekonomikoaren eredua).
Iragarkiaren kodea: A0213922