7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2003ko urtarrilaren 2koa, Lehendakaritzako zuzendari nagusiak emana, "Festa Nafarroan: jota, dantzak eta tradizioa" izeneko erakusketa baimendu eta hura ekoitzi, garraiatu, muntatu eta desmuntatzeko lanak prozedura irekiaren bidez kontratatu eta lehiaketa bidez esleitzeko espedientea onesten duena.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak lizitaziorako dei egin du "Festa Nafarroan: jota, dantzak eta tradizioa" izeneko erakusketa ekoitzi, garraiatu, muntatu eta desmuntatzeko lanak kontratatzeko.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa.

_Kontratuaren xedea: "Festa Nafarroan: jota, dantzak eta tradizioa" izeneko erakusketa ekoitzi, garraiatu, muntatu eta desmuntatzeko lanak kontratatzea.

_Epea: 2003. urtea

_Gehieneko aurrekontua: 46.000 euro (BEZa barne).

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen eta agindu tekniko eta partikularren pleguan ageri direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo notario batek edo administrazioak berak konpultsaturiko kopiak izan behar dute.

Klausula administratiboen eta agindu tekniko eta partikularren plegua lehiatzaileen eskura dago, aztergai, Nafarroako Gobernuko Komunikazio Zerbitzuan (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2an, bigarren oinean).

_Agiriak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro eta bulegoetan aurkezteko azken eguna: 2003ko otsailaren 10a, 14:30 arte.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko egun-orduak: 2002ko abenduaren 14ko 9:00ak.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren bian._Lehendakaritzako zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0300117