57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Hasierako onespena, Udalak Iortia Kultur Gunean antolatzen dituen zinema eta antzerki emanaldietara sartzeko prezio publikoak finkatzeko arauari

Udalbatzak, 2003ko martxoaren 26an eginiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalak Iortia Kultur Gunean antolatzen dituen zinema eta antzerki emanaldietara sartzeko prezio publikoak finkatzeko araua.

Arau hori jendaurrean egonen da, idazkaritzan ikusgai, hamar egun balioduneko epean. Bidezko alegazioak aurkezteko epea ireki da, eta bukatuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo 30 egun baliodunen buruan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin bat.

Altsasun, bi mila eta hiruko apirilaren hiruan. Alkate andrea, Camino Mendiluze.

Iragarkiaren kodea: A0303783