57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Oihan enkantea

Altsasuko Udalak, Ingurumen zuzendari nagusiak 2003ko otsailaren 26ko 419/2003 ebazpenaren bidez behar bezala baimendurik, plegu itxiaren bidezko enkante publikoan jarri du Linea Elektrikoa Itxaso-Orkoien 2 aldean dagoen ondoko oihan aprobetxamendu hau:

_1. lotea: 334 pago. Bolumena: 448m3 zur. Balorazioa: 25.494 euro.

_2. lotea: 99 haritz. Bolumena: 125m3 zur. Balorazioa 8.781 euro.

_3. lotea: hainbat espezietako 302 zuhaitz. Bolumena: 288 m3 enbor txiki. Balorazioa: 1.728 euro.

Proposamenak Altsasuko erregistro orokorrean aurkeztu behar dira, sobre itxian, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean, 13:00ak baino lehen. Pleguak hurrengo egun baliodunean irekiko dira, ordu berean, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen plegua Altsasuko udal idazkaritzan dago ikusgai, bulego orduetan.

Altsasun, bi mila eta hiruko apirilaren bian. Alkate andrea, Camino Mendiluze Arregi.

E R A N S K I N A

Proposamen eredua

Izena: ..............., herria: ............., helbidea: ......................, N.A.N. zenbakia:.........., honako oihan lote honetarako eskaintza egin nahi dut:

Altsasuko Udalak 2003ko ..............aren ........ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarri zuen ..... (zehaztu) oihan lotea salduko zuela; bada, hori niri adjudikatzeko eskatzen dut, balorazio teknikoa zein jarritako baldintzak onartzen baititut, eta prest nago horren truke ......... (letraz eta zenbakiz) .............. euro ordaintzeko.

Tokia, eguna eta sinadura

Iragarkiaren kodea: a0303781