57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U R T Z U N

Udal Planeko aldaketa hasiera batez onetsita

Irurtzungo Udalak Udal Planeko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia hartu zuen, 2003ko apirilaren 4an egindako osoko bilkuran.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan espedientea interesatuen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Aldaketak Hilerrialdea ukitzen du.

Irurtzunen, bi mila eta hiruko apirilaren hamarrean. Alkatea, Eduardo Murugarren Francés.

Iragarkiaren kodea: C3104876