57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Xehetasun azterlana behin betiko onetsita

Galar Zendeako Udalak, 2003ko apirilaren 3an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Cordovillako 28. lurzatiaren xehetasun azterlana, Jesús Aramendía jaunak sustatu duena.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Getze-Galarren, bi mila eta hiruko apirilaren zazpian. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A0303826