57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Xehetasun azterlaneko aldaketa hasiera batez onetsia

Leitzako Udalak, 2003ko martxoaren 28ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Iñurrista industrialdeko P-11 lurzatiaren xehetasun azterlaneko aldaketa, Ondar, S.L. eta Honar, S.L. enpresek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espendientea jendaurrean egonen da, hogei egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek espendientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, Udalak behin betiko onespena emanen dio, egokia iruditzen bazaio.

Leitzan, bi mila eta hiruko apirilaren bian. Alkatea, Tomás Azpiroz Alkoz.

Iragarkiaren kodea: A0303708