57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

UR5 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2003ko martxoaren 28ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen UR5 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Sagastimarrea elkarteak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espendientea jendaurrean egonen da, hogei egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek espendientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onespen hori behin betikotzat joko da.

Leitzan, bi mila eta hiruko apirilaren bian. Alkatea, Tomás Azpiroz Alkoz.

Iragarkiaren kodea: A0303707