57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2003ko apirilaren 7koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Herri lanetako ingeniari teknikoa izateko bi lanpostu betetzeko izendapena egin eta eskainitako lanpostu hutsak adjudikatzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2003ko apirilaren 7an emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Herri lanetako ingeniari teknikoa izateko bi lanpostu betetzeko izendapena egin da eta lanpostu hutsak honako hauei adjudikatu zaizkie:

Begoña Montón Benito andreari, (txanda librekoa), 6484 lanpostu hutsa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentukoa eta José Fernando González Soriguren jaunari (txanda librekoa), 1837 lanpostu hutsa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentukoa.

Deialdia 2002ko ekainaren 3ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 67. zenbakian.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren zazpian._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A0303973