57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Merkataritza ez egonkorra Azkoienen arautzen duen udal ordenantza hasiera batean onetsirik

Azkoiengo Udalak, 2003ko martxoaren 12an egin osoko bilkuran, Merkataritza ez egonkorra Azkoienen arautzen duen udal ordenantza onetsi zuen, hasiera batean, Udalaren merkatu tikian sortutako hutsuneen esleipenari dagokionez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Azkoienen, bi mila eta hiruko apirilaren lauan. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: C3097543