57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

LOS ARCOS

Los Arcosko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, U.A.13.3 unitateari dagokionez, hasiera batean onetsirik

Los Arcosko Udalak ondoko erabakia hartu zuen, 2003ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, erregelamenduaren araberako quoruma zuela:

"Hasiera batean onestea Los Arcosko Arau Subsidiarioetako aldaketaren espedientea, Los Arcosko Udalak sustatua, eta jendaurrean edukitzea, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 78 eta 79. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Los Arcosen, bi mila eta hiruko apirilaren lauan. Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: C3097142