57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRIBERAKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

2003ko aurrekontuko aldaketa

Nafarroako Erriberako Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak 2003ko aurrekontuko aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, 2003ko martxoaren 27an egin bilkura arruntean eta legeak eskatzen duen gehiengoa zuela. Hona hemen:

_Kreditu gehikuntzak:

Kontusaila: 62110. Kontzeptua: Biometanizatzeko instalazioa, 1. fasea: Zenbatekoa: 3.000 euro. Osotara: 3.000 euro.

_Finantzaketa:

Kontusaila: 91703. Kontzeptua: mailegua. Zenbatekoa: 3.000 euro. Finantzaketa, guztira: 3.000 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan xedatuarekin bat, aipatu aurrekontuak Mankomunitate honen bulegoetan egonen dira ikusgai, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Epe horretan inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikoz onetsitzat joko da aurrekontu hori, arestian aipatu arauen artikuluek ezarri bezala.

Tuteran, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita hamaikan. Mankomunitateko burua, Ignacio Pérez Garde.

Iragarkiaren kodea: A0303678