57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

R I B A F O R A D A

Udal Planeko aldaketa puntuala

Ribaforadako Udalak, 2002ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, boz batez erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko aldaketa puntuala, El Pedriñal alderdiko lurzoruaren birkategorizatzeko, Ribaforada Udalak berak sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek alegazioak aurkez ditzaten, hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 110. artikuluan, 115. artikuluari buruz ezarritakoari jarraituz.

Ribaforadan, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Pascual Arriazu.

Iragarkiaren kodea: A0303676