57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Xehetasun azterlana behin betiko onetsita

Udalak, 2003ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, xehetasun azterlan bat behin betikoz onestea erabaki zuen, hain zuzen ere Udalaren Planeamenduko arau subsidiarioetako hirilurzoru sailkatuko U6-2 eta U6-3 azpiunitateetan, Gazolatzen, Javier Iriarte jaunak sustatu duena.

Argitaratzen den egintza honen aurka errekurtso hauek paratzen ahal dira: gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzekoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean.

Gazolatzen, bi mila eta hiruko apirilaren zazpian. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0303922